domingo, 13 de marzo de 2016

Lan-merkatuaren egoera

Aurreko egunean, gaur egungo lan-merkatuaren egoeraren inguruko bideo interesgarri bat ikusi genuen. Post honen bidez, bideoari buruzko hausnarketa bat egingo dut.




Hasteko, Sergio Fernandezen iritziarekin guztiz bat ez natorren arren, ondo azaltzen du zein den gaur egungo lan-merkatuaren funtzionamendua edo egoera, eta nahiko realista dela esan beharra dago, zentzu horretan, arrazoia ematen diot.


Gehienetan, gazteok batez ere, ikasten ari garenean, azterketan eta amaierako notetan lortuko dugun emaitzan baino ez dugu pentsatzen. Sergiok, beste aditu askok bezala, nota zenbaki bat baino ez dela dio eta beste gauza askori garrantzi gehiago eman beharko geniekeela defendatzen du. Era berean, lan-merkatuan irtenbide asko ematen dituen ikasketa baino, benetan gustatzen zaigun ikasketa aukeratu beharko genukeela da. Beste alde batetik, "curriculum" betea eta tituluz josia edukitzeari ere garantzia kentzen dio nolabait eta pertsona nolakoa den benetan gehiago aztertu beharko litzatekeela.


Guzti horrek teorian erraza eta arazorik gabekoa ematen du, baina hemen nire iritzia. Guztiz ados nago bakoitzak benetan gustuko duena egin behar duela esaten dugunean, baina askotan, errealista izan behar da. Eta beti diot, benetan gustatzen zaizuna, beste edozer baino hobeto egingo duzu. Gertatzen dena da, askotan, gustatzen zaigunak ez digula bizitza aurrera eramaten lagunduko, beraz, nire iritzi eta proposamena da, benetan gustuko duguna egitea baina beti ere segurtasuna ematen duen zerbaitekin lotuta.

Eta "curriculumaren" kontuarekin, nik beti defendatzen dut gehiago balio behar duela bizitzarako pertsona bezala balio izateak, liburu bat ikastea jakiteak baino. Baina egia da ere,  gauza batek ez duela bestearekin zer ikusirik, pertsona eta langile bezala oso ona izan zaitezke eta itzelezko "curriculuma" eduki, beraz, neurtzen jakin behar da.

Guzti hau laburbiltzeko esaldi egokia daukadala uste dut: egin ezazu nahi duzuna, baina egiten duzun horretan onena izaten saiatu behar zara.


No hay comentarios:

Publicar un comentario