lunes, 7 de diciembre de 2015

Elkarrizketa




Iberia bidaietako zuzendariari (Javier Fernandez) elkarrizketa.

Munduko mirarietan zehar bidaia bat egiteko, bidaia agentzia bateko zuzendari batekin hitz egitea ezinbestekoa litzaidakeela uste dut. Horregatik, Javier Fernandez, Iberiako zuzendaria aukeratu dut elkarrizketatzeko.

Ni: Kaixo Javier. Zer iruditzen zaizu munduko mirarietan zehar bidaiatu nahi izana?

Javier Fernandez: Kaixo. Aurrekontua egin eta gero, guzti hori ordaintzeko gai bazara, itzelezko ideia iruditzen zait. Kulturalki asko aberastuko zara eta asko ikasiko duzu kanpoko jendeaz, paisaia eta leku guztietaz gozatzeaz gain. Bidaia nola antolatzeaz dudarik badaukazu horretarako nago ni hemen.

Ni: Ikasketak egin zenituenean, hemen lan egiteaz pentsatu zenuen?


JF: Zehazki hemen ez dakit. Nik banekien gustatzen zitzaidan mundua hau zela. Bidaiatzea eta batez ere lekuei buruz informatuta egotea izugarri gustuko dut, beraz, horrelako zerbaitetan aritu nahi nuen bizitzan zehar, eta esan beharra daukat oso gustura nagoela daukadan lanarekin. Pixkanaka-pixkanaka orain daukadan posturaino heltzea lortu dut.

Ni: Horregatik jo dut zugana. Mexicon bidaia hasteko, nola heldu eta zer ikusi?

JF: Kasu honetan, bidaiatzeko modurik erosoena hegazkinez joatea da. Eta Chichen Itza ikusteaz aparte, Cancungo hondartzak eta Santa Priscako tenplua bisitatzea interesgarria izango litzateke.

Ni: Eta Peruraino? Eta zer ikus dezaket?

JF: Peruraino joateko, komenigarria izango litzateke itsasontziz joatea. Oso bidaia polita da. Nahiz eta luzetxoa izan, merezi du bidaian zehar ikusten denaz gozatzeak eta dirua aurrezteak. Eta egia esan, ez dut uste denbora gehiegi beharko duzunik han, kultura ezagutu eta hurrengo geralekura joatea izango litzateke onena.

Ni: Hurrengo geralekua Brasil. Merezi ote du Brasil bisitatzea edo hurrengo herrialdera jarraian bidaiatzea hobe izango litzateke?

JF: Kasu honetan, ez nuke Brasilen bisitarik egingo. Kostua asko igotzen du eta nire ustez gutxi da ikusteko dagoena. Baina bakoitzak estilo bat gustuko du, beraz, nahi baduzu begiratu genezake nola hurbildu daukazun diru kopurura.

Ni: Italia bisitatzea betidanik izan da nire ametsa, zer egin dezaket?

JF: Nik uste, bidaia luzeegia denez, hegazkinez egitea izango litzatekeela aukerarik onena. Tartean hegazkin aldaketarenbat eginez, noski. Behin han zaudela, Erroma eta koliseoa ikusi ostean, auto bat alokatu eta italiako kostaldeko herri txikietatik bidaiatzea eta haietaz gozatzea da nire gomendioa. Italia ikusteko gogoa badaukazu, hori prestatu dezakegu geralekurik luzeena.

Ni: Merezi du Jordanian geratzea oraindik beste bi geraleku geratzen direla jakinda?

JF: Ba egia esan, orain oso merke daude Jordaniarako hegazkinezko bidaiak. Nahi baduzu aprobetxa dezakegu, eta gutxienez Petra ikus dezakezu.

Ni: India orain. Gogo handia daukat India ikusteko, baina oso gogorra dela diote eta horrek larritzen nau.

JF: Egia da ikusten den pobrezia gogorra dela, baina zure bidaia aprobetxatuta, ados bazaude, laguntza talde bat bidali dezakegu eta zenbait ariketa edo ekitaldi egin ditzakezue hango jendea eta batez ere umeak laguntzeko. Merezi izango du esperientziak eta egindakoaz harro egogo zara.

Ni: Indian hainbeste lan egin ondoren, zer proposatzen duzu Txinan egiteko?

JF: Izugarria da Txinatar harresia. Uste dut, behin han egonda ezin zarela hura ikusi gabe joan. Baina Txinak leku interesgarri ugari ditu: Debekaturiko hiria, Terracotako gudariak, Zeruko tenplua... Txinan denbora luze bat hartuko nuke nik, horrela Indian egindakoaz deskantzatu eta Txinaz gozatzeko denbora izango duzu.


Ni:
Eskerrik asko Javier, asko lagundu nau zurekin hitz egiteak. Bidaia luze honen ostean, etxera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario