miércoles, 16 de diciembre de 2015

Nire ibilbidea

Aukeren zerrenda


  • Aztarna arkeologiko garrantzitsuen puntuak.
  • Lekuko-gastronomia.
  • Lekuko-kirola.
  • lekuko-janzkera.
  • lekuko-irakaskuntza sistema.

Lekuko-gastronomia aukeratu dut, nonbaitera joan, eta ordaintzeko beste diru izango banu, leku on batean jatea gustatuko litzaidakelako.

lunes, 7 de diciembre de 2015

Elkarrizketa




Iberia bidaietako zuzendariari (Javier Fernandez) elkarrizketa.

Munduko mirarietan zehar bidaia bat egiteko, bidaia agentzia bateko zuzendari batekin hitz egitea ezinbestekoa litzaidakeela uste dut. Horregatik, Javier Fernandez, Iberiako zuzendaria aukeratu dut elkarrizketatzeko.

Ni: Kaixo Javier. Zer iruditzen zaizu munduko mirarietan zehar bidaiatu nahi izana?

Javier Fernandez: Kaixo. Aurrekontua egin eta gero, guzti hori ordaintzeko gai bazara, itzelezko ideia iruditzen zait. Kulturalki asko aberastuko zara eta asko ikasiko duzu kanpoko jendeaz, paisaia eta leku guztietaz gozatzeaz gain. Bidaia nola antolatzeaz dudarik badaukazu horretarako nago ni hemen.

Ni: Ikasketak egin zenituenean, hemen lan egiteaz pentsatu zenuen?


JF: Zehazki hemen ez dakit. Nik banekien gustatzen zitzaidan mundua hau zela. Bidaiatzea eta batez ere lekuei buruz informatuta egotea izugarri gustuko dut, beraz, horrelako zerbaitetan aritu nahi nuen bizitzan zehar, eta esan beharra daukat oso gustura nagoela daukadan lanarekin. Pixkanaka-pixkanaka orain daukadan posturaino heltzea lortu dut.

Ni: Horregatik jo dut zugana. Mexicon bidaia hasteko, nola heldu eta zer ikusi?

JF: Kasu honetan, bidaiatzeko modurik erosoena hegazkinez joatea da. Eta Chichen Itza ikusteaz aparte, Cancungo hondartzak eta Santa Priscako tenplua bisitatzea interesgarria izango litzateke.

Ni: Eta Peruraino? Eta zer ikus dezaket?

JF: Peruraino joateko, komenigarria izango litzateke itsasontziz joatea. Oso bidaia polita da. Nahiz eta luzetxoa izan, merezi du bidaian zehar ikusten denaz gozatzeak eta dirua aurrezteak. Eta egia esan, ez dut uste denbora gehiegi beharko duzunik han, kultura ezagutu eta hurrengo geralekura joatea izango litzateke onena.

Ni: Hurrengo geralekua Brasil. Merezi ote du Brasil bisitatzea edo hurrengo herrialdera jarraian bidaiatzea hobe izango litzateke?

JF: Kasu honetan, ez nuke Brasilen bisitarik egingo. Kostua asko igotzen du eta nire ustez gutxi da ikusteko dagoena. Baina bakoitzak estilo bat gustuko du, beraz, nahi baduzu begiratu genezake nola hurbildu daukazun diru kopurura.

Ni: Italia bisitatzea betidanik izan da nire ametsa, zer egin dezaket?

JF: Nik uste, bidaia luzeegia denez, hegazkinez egitea izango litzatekeela aukerarik onena. Tartean hegazkin aldaketarenbat eginez, noski. Behin han zaudela, Erroma eta koliseoa ikusi ostean, auto bat alokatu eta italiako kostaldeko herri txikietatik bidaiatzea eta haietaz gozatzea da nire gomendioa. Italia ikusteko gogoa badaukazu, hori prestatu dezakegu geralekurik luzeena.

Ni: Merezi du Jordanian geratzea oraindik beste bi geraleku geratzen direla jakinda?

JF: Ba egia esan, orain oso merke daude Jordaniarako hegazkinezko bidaiak. Nahi baduzu aprobetxa dezakegu, eta gutxienez Petra ikus dezakezu.

Ni: India orain. Gogo handia daukat India ikusteko, baina oso gogorra dela diote eta horrek larritzen nau.

JF: Egia da ikusten den pobrezia gogorra dela, baina zure bidaia aprobetxatuta, ados bazaude, laguntza talde bat bidali dezakegu eta zenbait ariketa edo ekitaldi egin ditzakezue hango jendea eta batez ere umeak laguntzeko. Merezi izango du esperientziak eta egindakoaz harro egogo zara.

Ni: Indian hainbeste lan egin ondoren, zer proposatzen duzu Txinan egiteko?

JF: Izugarria da Txinatar harresia. Uste dut, behin han egonda ezin zarela hura ikusi gabe joan. Baina Txinak leku interesgarri ugari ditu: Debekaturiko hiria, Terracotako gudariak, Zeruko tenplua... Txinan denbora luze bat hartuko nuke nik, horrela Indian egindakoaz deskantzatu eta Txinaz gozatzeko denbora izango duzu.


Ni:
Eskerrik asko Javier, asko lagundu nau zurekin hitz egiteak. Bidaia luze honen ostean, etxera.




martes, 1 de diciembre de 2015


Timeline programaren bitartez, orain arte IKTko ikasgaian egindako lanen denbora lerroa egin dugu, gainetik bakoitzak zertan zetzan azalduz eta irudi bat gehituz. Horren ostean, beste lanekin egin dugun moduan, norberaren blogean sartu dugu.


Enlace


viernes, 13 de noviembre de 2015

Munduko mirarietara bidaia

Munduko mirarietarako bidaiari buruzko prezi bat egin dut. Mapa batean, 7 mirarietako bakoitza bere herrialdean kokatu dut. Mirari bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena eman dut eta herrialde bakoitzeko gastronomia eta janzkerari buruzko daturenbat. Espero dut zuek ere preziari esker datu berrirenbat ikasi izana.

martes, 27 de octubre de 2015

Gogokoen tresna barra



Argazkian ikusten dugunez, orrialde bat gogoko bezala ipini nahi badugu, eskumatara, goian dagoen izarrari klik egin behar diogu. Gure lanarekin eta nahi dugun informazioarekin zer ikusia duten orrialde batzuekin adibideak ipiniko ditut:

1.

Google drivera zuzenean sartzeko eta gogoko bezala agertzeko, izarrari zakatu eta urdinez agertzen dena nahi duzuna bada, "listo" botoian klik egin.

2.
Institutuko orrialdera zuzenean sartzeko, aurretik azaldutako berdina egin behar dugu. irudian ikusten den moduan.
3.
Moodle-ko sarrerarako berdina egin dezakegu.
4.
Gure interesekin zer ikusia duen orrialde batekin (kasu honetan tripadvisor hotelak bilatzeko adibidez), berdina egin dezakegu gure bilaketa errazagoa izan daiten.
5.

Asignaturaren blogerako sarrerarekin berdina egin dezakegu. 



viernes, 9 de octubre de 2015

Ezkutuko kodea, Enigma



Makinaren garrantzia pelikulan:
Enigma,  kode errotatibozko makina bat da. Pelikulan, urpekari naziek haien artean edo alemaniarren kargu altuekin komunikatzeko erabiltzen dute. Bletchley Parkeko kriptoanalistak, britaniarren zerbitzu sekretuak, amesgaizto batean daude, alemaniarrek enigma makinako kodea aldatu egin dute eta britaniarren betebeharra kode hori zein den asmatzea da alemaniarren intenzioak aurreikusteko. Britaniarrek enigma makinaren antzeko bat zuten: Typex. Eta Estatu Batuarrek beste bat: Sigaba.

Irudiaren jatorria:

 Funtzionamendua:  
Alemaniarrek, makinaren zifratua asmatzea ezinezkoa zela uste zuten, baina hori horrela ez zela laster konturatu ziren. Matematikazko eta estatistikako metodoak erabiliz, funtzionamendua zein zen asmatzea lortu zuten. Adibidez, QRSQRS  mezua idatzi ondoren, JXDRFT sortzen zela ikusi zuten. Beraz J eta R, X eta F, D eta T hizkiak elkarren artean lotuta zeudela ikusi zuten. 


Irudiaren jatorria: 

Ondorioetako bat (komentario bat):
Askotan, kodea asmatu izana, Bigarren Mundu Gerraren hasieraren arrazoietako bat izan zitekeela diote batzuek.

Irudiaren jatorria:


Iritzia:
Interesgarria iruditu zait zelan egiten zuten lan ikustea eta zein garrantzitsua zen informazio hori lortzea.