miércoles, 11 de mayo de 2016

Arduino


Bakoitzak programazio bat asmatu du eta gelakide batekin partekatu du besteak, enuntziatuaren bitartez, egin dezan.



Gorria piztuta dago eta 12. botoia sakatzen badugu, berdea piztuko da eta itsuentzako soinua ere. 10 segundo pasatakoan 6 aldiz piztu eta itzaliko da hori koloreko argia, segundo bat piztuta eta beste bat itzalita egonda. Ondoren, gorria piztuko da berriro.


miércoles, 13 de abril de 2016

Bizitzako aurkezpenik onena

Aurkezpena- keinu bidezko hizkuntza.

Bakoitzaren bizitzako aurkezpenik onena nola egin azaltzen zigun bideo bat ikusi genuen gelan. Horretan oinarrituta, helburua, guk aukeratutako gai baten inguruan aurkezpen bat egitea izan da.
Bai nirean eta bai besteen aurkezpenean lagundu ahal izateko, keinuen hizkuntzari buruzkoaurkezpena egin dut, zein jarrera diren egokiak eta zein ez erakusteko.

domingo, 13 de marzo de 2016

Lan-merkatuaren egoera

Aurreko egunean, gaur egungo lan-merkatuaren egoeraren inguruko bideo interesgarri bat ikusi genuen. Post honen bidez, bideoari buruzko hausnarketa bat egingo dut.




Hasteko, Sergio Fernandezen iritziarekin guztiz bat ez natorren arren, ondo azaltzen du zein den gaur egungo lan-merkatuaren funtzionamendua edo egoera, eta nahiko realista dela esan beharra dago, zentzu horretan, arrazoia ematen diot.


Gehienetan, gazteok batez ere, ikasten ari garenean, azterketan eta amaierako notetan lortuko dugun emaitzan baino ez dugu pentsatzen. Sergiok, beste aditu askok bezala, nota zenbaki bat baino ez dela dio eta beste gauza askori garrantzi gehiago eman beharko geniekeela defendatzen du. Era berean, lan-merkatuan irtenbide asko ematen dituen ikasketa baino, benetan gustatzen zaigun ikasketa aukeratu beharko genukeela da. Beste alde batetik, "curriculum" betea eta tituluz josia edukitzeari ere garantzia kentzen dio nolabait eta pertsona nolakoa den benetan gehiago aztertu beharko litzatekeela.


Guzti horrek teorian erraza eta arazorik gabekoa ematen du, baina hemen nire iritzia. Guztiz ados nago bakoitzak benetan gustuko duena egin behar duela esaten dugunean, baina askotan, errealista izan behar da. Eta beti diot, benetan gustatzen zaizuna, beste edozer baino hobeto egingo duzu. Gertatzen dena da, askotan, gustatzen zaigunak ez digula bizitza aurrera eramaten lagunduko, beraz, nire iritzi eta proposamena da, benetan gustuko duguna egitea baina beti ere segurtasuna ematen duen zerbaitekin lotuta.

Eta "curriculumaren" kontuarekin, nik beti defendatzen dut gehiago balio behar duela bizitzarako pertsona bezala balio izateak, liburu bat ikastea jakiteak baino. Baina egia da ere,  gauza batek ez duela bestearekin zer ikusirik, pertsona eta langile bezala oso ona izan zaitezke eta itzelezko "curriculuma" eduki, beraz, neurtzen jakin behar da.

Guzti hau laburbiltzeko esaldi egokia daukadala uste dut: egin ezazu nahi duzuna, baina egiten duzun horretan onena izaten saiatu behar zara.


jueves, 3 de marzo de 2016

Azterketa estatistikoa

Bidaien inguruko gaia aukeratu dudanez aurreko lan guztietan, honetan ere, nire IKTko ikaskideei galdera hau proposatu diet: Espainiatik kanpo zenbat herrialde bisitatu dituzu?





Ikaskideek galderari erantzuna eman aurretik, nire hipotesia, ikasle gehienek gutxienez 3 herrialde bisitatu dituztela izan da.


Ikaskide guztiei galdetu ostean, datu taula bat eta grafiko bat egitea erabaki dut. Datuekin ikusi dudana da hiru herrialdetan klaseko %25a egon dela izan da, hau da, gutxi gora behera, nire hipotesiarekin bat zetorrena.




domingo, 7 de febrero de 2016

Aro digitaleko komikiak

Komiki bat egin dugu internet bidez zerbait iragartzeko asmoz. Binetetako argazkiez eta pertsonaien mugimendu eta esaldiez baliatuta.

Nik ikertutako programa desberdinak hurrengo hauek izan dira:
  • Chogger- Hau izan zen aurkitu nuen lehenengoa, baina, ez nintzen gai izan guztiz ulertzeko eta erabiltzeko, beraz, beste batzuk bilatzea erabaki nuen. Alde ona, erregistratzea beharrezkoa ez dela da.
  • Comicshead- Honekin, hasieran ondo nijoan, baina gero, puntu batera heldutakoan ordainketa eskatzen du, beraz, nire aukeretatik  baztertu  nuen.
  • Pixton- Azkenean, Pixton aurkitu nuen. 

Nik, Pixton aukeratu nuen. Erregistratu beharra zegoela ikusi nuenean ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina, googleko kontuarekin sartu nintekeela ikusi nuen, beraz, aurrera jarraitu nuen. Estetika aldetik asko gustatu zitzaidan, aukera asko ematen zituen eta erraz ulertu nuen nola erabili, orduan pixton aukeratu nuen.

Bidaia agentzia berezi baten inguruko iragarki bat egin dut komikiaren bidez. Lanak bidaiei buruzkoak egin ditudanez, gai berdinarekin jarraitzea erabaki nuen.




Komikiak egiteko orrialde posibleak, programa bat baino gehiago zekarren orrialde batean aurkitu ditut:
Informazioaren jatorria


miércoles, 20 de enero de 2016

Buru mapak

Buru mapen bitartez, zerbaiti buruzko ideia orokor eta argi bat egin dezakezu. Oso erabilgarria izan daiteke azterketa baten aurretik kasi behar duzunean argiago eta ordenatuago ikasteko.


Buru mapak ideiak, jarduerak, laburpenak eta abar garatzeko edo azaltzeko irudizko diagramak dira. Ideiak egituratu eta egin beharrak antolatzeko oso erabilgarriak dira, ikasketetan zein  eguneroko ekintzetarako. Hauekin lortu nahi dugun helburua, informazioa gure garunarekin lotzea eta behar dugunean informazio hori erabiltzeko gai izatea da.



Zenbai tresna ikertu ditut, baina hurrengo hiruren artean dudan egon naiz azkenengo momentura arte: bubbl.us, mind meister eta goconqr.

  • Bubbl.us - Hasieran hiru mapa dohain egiteko baimena ematen du, baina erabiltzerakoan ez zitzaidan guztiz erraza ezta estetikoki polita iruditu, beraz bastertu egin nuen.
  • Mindmeister - Dohain da ere eta erabiltzeko ez zitzaidan zaila iruditu baina eskaintzen zituen aukerrak eta estetika ez ziren aukeratu dudanean bezain onak.
  • Goconqr - (Nik aukeratu dudana)

Esan dudan bezala, Goconqr programa erabili dut nik. Batez ere, egiteko eran asko gustatu zitzaidan, aukera asko ematen ditu, koloreak, argazkiak... eta gainera laster ikasi nuen erabiltzen inolako arazorik gabe.


Buru mapa egiteko aukeratu dudan gaia, filosofiako ikasgaiko gaietako bat izan da. Azterketa garaitik gertu gaudenez, baliagarria izan daitekela iruditu zait. Ikasterako orduan, mapa hau eginda daukadala aprobetxatu eta begirada bat emango diot ikasten laguntzeko.




Informazioaren jatorria: 



miércoles, 16 de diciembre de 2015

Nire ibilbidea

Aukeren zerrenda


  • Aztarna arkeologiko garrantzitsuen puntuak.
  • Lekuko-gastronomia.
  • Lekuko-kirola.
  • lekuko-janzkera.
  • lekuko-irakaskuntza sistema.

Lekuko-gastronomia aukeratu dut, nonbaitera joan, eta ordaintzeko beste diru izango banu, leku on batean jatea gustatuko litzaidakelako.