Komiki bat egin dugu internet bidez zerbait iragartzeko asmoz. Binetetako argazkiez eta pertsonaien mugimendu eta esaldiez baliatuta.
Nik ikertutako programa desberdinak hurrengo hauek izan dira:
- Chogger- Hau izan zen aurkitu nuen lehenengoa, baina, ez nintzen gai izan guztiz ulertzeko eta erabiltzeko, beraz, beste batzuk bilatzea erabaki nuen. Alde ona, erregistratzea beharrezkoa ez dela da.
- Comicshead- Honekin, hasieran ondo nijoan, baina gero, puntu batera heldutakoan ordainketa eskatzen du, beraz, nire aukeretatik baztertu nuen.
- Pixton- Azkenean, Pixton aurkitu nuen.
Nik, Pixton aukeratu nuen. Erregistratu beharra zegoela ikusi nuenean ez zitzaidan gehiegi gustatu, baina, googleko kontuarekin sartu nintekeela ikusi nuen, beraz, aurrera jarraitu nuen. Estetika aldetik asko gustatu zitzaidan, aukera asko ematen zituen eta erraz ulertu nuen nola erabili, orduan pixton aukeratu nuen.
Bidaia agentzia berezi baten inguruko iragarki bat egin dut komikiaren bidez. Lanak bidaiei buruzkoak egin ditudanez, gai berdinarekin jarraitzea erabaki nuen.
Komikiak egiteko orrialde posibleak, programa bat baino gehiago zekarren orrialde batean aurkitu ditut:
Informazioaren jatorria