miércoles, 20 de enero de 2016

Buru mapak

Buru mapen bitartez, zerbaiti buruzko ideia orokor eta argi bat egin dezakezu. Oso erabilgarria izan daiteke azterketa baten aurretik kasi behar duzunean argiago eta ordenatuago ikasteko.


Buru mapak ideiak, jarduerak, laburpenak eta abar garatzeko edo azaltzeko irudizko diagramak dira. Ideiak egituratu eta egin beharrak antolatzeko oso erabilgarriak dira, ikasketetan zein  eguneroko ekintzetarako. Hauekin lortu nahi dugun helburua, informazioa gure garunarekin lotzea eta behar dugunean informazio hori erabiltzeko gai izatea da.



Zenbai tresna ikertu ditut, baina hurrengo hiruren artean dudan egon naiz azkenengo momentura arte: bubbl.us, mind meister eta goconqr.

  • Bubbl.us - Hasieran hiru mapa dohain egiteko baimena ematen du, baina erabiltzerakoan ez zitzaidan guztiz erraza ezta estetikoki polita iruditu, beraz bastertu egin nuen.
  • Mindmeister - Dohain da ere eta erabiltzeko ez zitzaidan zaila iruditu baina eskaintzen zituen aukerrak eta estetika ez ziren aukeratu dudanean bezain onak.
  • Goconqr - (Nik aukeratu dudana)

Esan dudan bezala, Goconqr programa erabili dut nik. Batez ere, egiteko eran asko gustatu zitzaidan, aukera asko ematen ditu, koloreak, argazkiak... eta gainera laster ikasi nuen erabiltzen inolako arazorik gabe.


Buru mapa egiteko aukeratu dudan gaia, filosofiako ikasgaiko gaietako bat izan da. Azterketa garaitik gertu gaudenez, baliagarria izan daitekela iruditu zait. Ikasterako orduan, mapa hau eginda daukadala aprobetxatu eta begirada bat emango diot ikasten laguntzeko.




Informazioaren jatorria: